PageRank

PageRanken funtzionamenduaren adibidea
PageRank-en funtzionamendua

PageRank bilaketa-tresna batek indexatutako dokumentuen (edo web orrialdeen) garrantziari balioa emateko erabiltzen den algoritmo sorta da. PageRank metodoa Google bilatzaileak erabiltzen du orrialde baten garrantzia zehazteko. Googleren fundatzaile Larry Page eta Sergey Brinek 1998an asmatu zuten metodo hau Stanfordeko Unibertsitatean.

PageRank sistema loturetan oinarritzen da balioa zehazteko. Googlek A orrialdeak B orrialderako duen lotura bat Ak Bri emandako boto bezala kontsideratzen du. Baina lotura kontuan izateaz gain, berau nondik datorren ere kontuan izaten du. Orrialde garrantzitsu baten jatorria baldin badu, bere pisua are handiagoa izango da.

Googleek 1999ko Urtarrilaren 9an erregistratu eta patentaturiko marka. Google deituriko bilaketa motorrak PageRank sistema erabiltzen du web orriak indexatzeko. Horrek ahalbidetzen duen algoritmoa Larry Page-ek (hemendik dator PageRank-eko izena) eta Sergey Brin-ek Stanfordeko Unibertsitatean garatu zuten.

Algoritmoaren funtsezko oinarriak honela dio: zenbat eta lotura gehiago orri bat erreferentziatu are eta web orri baten pisua astunagoa izango da. Eta zenbat eta loturak dituen orriak astunagoa izan, eragina handiagoa izango da. Helburua loturak pisuaren arabera sailkatzea da, horrela zerrenda bat eman ahal izateko bila motor baten emaitza bezala, hau da, lotura garrantzitsuenak aurrean egotea.

PageRank izena Googlek erregistratuta dauka eta prozesua patentatuta dago. Beste bide bat HITS algoritmoa izan daiteke, Jon Kleinbergek sortutakoa.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search